XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez nuen inor espero eta ez nuen ideiarik ere garai hartan ate joka zetorrena zein izan zitekeen.

Bestalde ez dut bisitarik sobera izaten.

Franziskok edozein garaitan etortzeko ohitura zuen, baina bera ezin zitekeen izan, aste hartan bi aldiz izan baitzen eta ez zen inoiz horren maiz etortzen.

Aterantz jo nuen. Ines zen. - Hola Xabier. - Hola Ines.

Harriturik gelditu nintzen.

Gutien pentsatzen nuen nik atea irekitzerakoan Ines izan zitekeenik.

Bezperan, neure etxeko atarian agurtu nuenean ez nuen espero hurrengo bilera arte ikusterik.

Baina han zen eta atez kanpotik hasi zen hitzegiten.

- Hemendik pasatzen nintzen eta igotzea pentsatu dut.

Nirekiko esan dut, ikusi behar dinat non bizi den eta igo egin naiz.

Bai goian bizi zarela, alajaina.

Arnaska iritxi naiz - hau esatean irrifar egin zuen, arnasa sakonagotik hartuaz eta tono berean jarraitu zuen. - Ez dut espero enbarazo egiterik.

Zereginik baduzu, esan besterik ez duzu.

Beste batean etorriko naiz.

Ni aho zabalik nengoen.

Aurrera pasatzeko ere ez nion oraindik esan.

- Ez, ez. Pasa, pasa. Neure bazkaria bukatzen ari nintzen. Bukatu dut kasik.

Bat-batean neure gelaren itxuraz jabetu nintzen.

Atso bat etortzen zen astero garbitasuna egitera. Felisa. Gailega bera.